DINAMIZATZAILEAK

V. Biltzarraren bidean, gurekin dator

Beatriz Plaza Escrivà

Beatriz Plaza Escrivà

Ikertzaile soziala, feminista eta internazionalista. Aktibista sutsua da konbikzioz. Valentzia hegoaldekoa da, baina Bilbon bizi da.

Prestakuntzaz gizarte-langilea eta soziologoa da, eta globalizazio- eta garapen-prozesuetan aditua, honako master hauen bidez: Giza Garapena eta Lankidetza (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa); Globalizazioa eta Garapena (Euskal Herriko Unibertsitatea – HEGOA); Esku-hartze Humanitarioa (Kataluniako Unibertsitate Irekia).

Gaur egun, Euskal Herriko Bakea eta Elkartasuna erakundean egiten du lan, gizarte-eraldaketarako hezkuntzako teknikari gisa, lan duinerako eskubidea defendatu eta aldarrikatzeko eta nazioarteko sindikalismoa indartzeko.

Egun, Suizidiologiako graduondokoa egin ondoren (Euskal Herriko Unibertsitatea), suizidioaren dimentsio sozialari buruzko ikerketa-lana egiten ari da ikuspegi soziologikotik, eta Aidatu Euskal Suizidiologia Elkartean aktibista gisa dihardu.