DINAMIZATZAILEAK

V. Biltzarraren bidean, gurekin dator

Estrella Ramil Paz

Estrella Ramil Paz

Ekintzaile feminista. Filologia Semitikoan lizentziatua, espezialitate arabiar-islamikoan. Masterra du Genero eta Garapenean. Herrialde arabiarretako hezkuntzaren arloan hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta, ondoren, nazioarteko lankidetzan hasi zen lanean; horretan dihardu azken 25 urteotan. Hainbat erakundetan aritu zen lanean, hainbat kargutan; besteak beste, generoari eta emakumeen eskubideei buruzko aholkularia izan zen Oxfam Intermon-en, bai eta Oxfam International-eko genero-taldean ere, eta CooperAcció elkarte feministako zuzendaria ere izan zen.

Gaur egun, feminismoei, generoari eta nazioarteko lankidetzari buruzko aholkulari independentea da, eta horrez gain, Vic-eko Unibertsitateko (UVic) Berdintasuna eta Ekitatea Garapenean masterreko irakaslea da.

Urte hauetan zehar, feminismoaren eta garapenaren arloko jardunaldi, azterlan eta hausnarketa-gune ugari koordinatu ditu, eta hainbat kontinentetako erakunde feministen eskutik ikasteko aukera izan du. Irmoki sinesten du eraldaketa lor daitekeela prozesu kolektiboen bidez.