IZEN-EMATEA

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra Europako Biltzar Jauregian (Vitoria-Gasteiz-en) egingo da, 2021eko azaroaren 18an, 19an eta 20an.

Izen-emate presentzialaren bidez sarbidea izango duzu V. Biltzarraren jardueretara, eta, gainera:

  • Sormen kolektiboko taldeetan parte hartzeko behar duzun materiala jasoko duzu.
  • Ostiralean (azaroak 19) eta larunbatean (azaroak 20) menu begetariano goxoa dastatu ahalko duzu, baita atsedenaldietan eskainiko diren aperitiboak ere.

Zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan Hegoaren Hezkuntza Taldearekin: educacion@hegoa.info

Izena emateko beharrezkoa da ordainketa egitea

Oharra: V. Biltzarra leku irisgarri batean egingo da. Hitzaldietan eta solasaldian zeinu hizkuntza interpreteak izango ditugu. Parte hartzeko behar espezifikoren bat baduzu, izena emateko formularioan zehaztu dezakezu.

Izena emateko epea bukatu da

Edukiera beteta, eskerrik asko!

Izen-emate estandarra

90 €

Azaroaren 8ra arte

Aurre-izen emate murriztua ikasleentzat eta langabeentzat

45 €

Urriaren 31ra arte

* Beharrezkoa da ordainketa egiteko agiria prestatzea.

Azaroaren 8an izena emateko epea ixten da