INFORMAZIO BALIAGARRIA

Atal honetan Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarrean parte hartzeko informazio erabilgarria aurkituko duzu.
Eskuratu zure intereseko informazioa goitibeherako menu bakoitzaren bidez.

Non egingo da biltzarra?

PALACIO DE CONGRESOS EUROPA

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra Europa Biltzar Jauregian egingo da. Areto hori Gasteizko (Araba) kale nagusietako batean dago, Gasteiz hiribidean.

Europa Biltzar Jauregiaren webgunean gune horri buruzko informazioa aurkituko duzu, baita iradokizun turistiko batzuk ere. Jauregiaren informazio-liburuxka ere deskarga dezakezu.

Covid-19aren aurkako prebentzio-neurriak

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarrak Covid-19aren aurkako prebentziorako osasun-protokoloa izango du; beraz, arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Dokumentu horretan, Covid-19aren aurkako prebentziorako ekitaldian zer langile eta baliabide izango diren azaltzen da; besteak beste: osasun-neurriak zaintzeaz arduratzen diren langileak; Covid-19rako talde arduraduna, norbaitek positibo emanez gero jarduketa-plana abian jartzeko ardura duena; eta Europa Biltzar Jauregiko mugikortasun-plana.

Gainera, protokoloan zehaztuta dago zer osasun-neurri nagusi jarriko diren abian (banakakoak eta kolektiboak).

Informazio gehiago:

  • Covid-19aren aurkako prebentziorako osasun-protokoloa (laster egongo da eskuragarri) (descargable)
  • Banakako neurriei eta neurri kolektiboei buruzko infografia (azaroaren 1etik aurrera egongo da eskuragarri) (descargable)
  • Jauregiko mugikortasun-mapa (azaroaren 1etik aurrera egongo da eskuragarri) (descargable)

GARRANTZITSUA

Zer egin behar da Covid-19aren sintomarik izanez gero, edo positibo emanez gero?

Sintomaren bat baduzu, Covid-19an positibo eman duen pertsona batengandik hurbil egon bazara, edo positibo eman baduzu, ez duzu ekitaldira joan behar.

Ekitaldian egon bazara eta ondoren sintomaren bat baduzu, edota ekitaldian egon ondoren jakinarazten badizute Covid-19an positibo eman duen pertsona batengandik hurbil egon zarela, edota positibo ematen baduzu, berehala jarri behar duzu harremanetan Covid-19rako talde arduradunarekin. Talde horrek lagunduko dizu, eta nola jardun behar duzun jakinaraziko dizu; horrez gain, ekitaldian kutsadurak prebenitzeko beharrezkoak diren neurriak jarriko ditu abian.

Covid-19 taldearen kontaktua: 691 831 641

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Covid-19aren aurkako prebentziorako osasun-protokoloa.

Haurtzaindegi-zerbitzua

Adingabeak (0-6 urte) dituzten pertsonek haurtzaindegi-zerbitzua erabili ahal izango dute, hala behar izanez gero, V. Biltzarraren ordutegian, betiere gutxienez 6 pertsonak eskatzen badute zerbitzu hori.

Zerbitzua eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali beharko da Hegoako Hezkuntza Taldera (educacion@hegoa.info), datu hauek adieraziz: adingabearen izena eta adina, bai eta zerbitzua zer egunetan eta ordutan beharko duen ere.

Interpreteen zerbitzua

Zerbitzu hau behar duten pertsonek Hegoako Hezkuntza Taldeari eskatu beharko diote (educacion@hegoa.info), urriaren 24a baino lehen, ahal bada.

Gasteiza iristeko garraio-aukerak

Erosotasunagatik, segurtasunagatik eta ingurumen-inpaktuagatik, gomendatzen dizugu garraio kolektiboko aukerak erabiltzea biltzarrera etortzeko.

Jarraian, informazio interesgarria emango dizugu zure bidaia antolatzen laguntzeko; hau da, Gasteiza hegazkinez, trenez, autobusez edo autoz nola etor zaitezkeen jakiteko.

Hegazkinez

Bi aireportu daude Gasteiztik hurbil: alde batetik, Gasteizko aireportua (VIT), Forondako herritik hurbil dagoena; eta bestetik, Bilboko aireportua (BIO), hegaldi gehiago eta Arabako hiriburuarekin konexio ona duena.

Gasteizko aireportua (VIT)

Ikus kokapena mapan..

Aireportuak hiri barruko garraio-zerbitzua du, Autobuses La Unión enpresak eskainia.

Garraio hori behar izanez gero, komeni da zerbitzua enpresa kontzesionarioarekin berrestea, aldaketak egon baitaitezke.

Sakatu hemen, Gasteizko aireportua eta Gasteiz hiria lotzen dituen zerbitzuari buruz informazio gehiago lortzeko.

Bilboko aireportua (BIO)

Ikus kokapena mapan.

Bilboko nazioarteko aireportua Loiuko udalerrian dago, Bizkaiko hiriburutik 12 kilometrora eta Gasteiztik 80 kilometrora. Terminalak Espainiako eta Europako hiri nagusietarako hegaldiak eskaintzen ditu.

Bilboko aireportutik Gasteiza iristeko lotura ona dago. Hona hemen ibilbidearen laburpena:

  1. Hartu hiri barruko autobus-linea “Bilbao Intermodalerantz”. Autobus horiek 30 minutu inguruko maiztasunez pasatzen dira.
  2. Intermodalean zaudela, hartu Gasteiza doan autobusa, Autobuses La Unión Autobusak 30-50 minututik behin ateratzen dira eta ibilbideak 60 minutu inguru irauten du.
  3. Gasteizen hiru geraleku daude: Autobusen geltokia, Gasteiz hiribidea eta Unibertsitatea.

Trenez

Gasteizko tren-geltokia hiriaren erdigunean dago, Geltoki plazatxoan zehazki, Eduardo Dato kalearen bukaeran.

Ikus kokapena mapan.

Badira Madrildik, Bartzelonatik, Lisboatik eta Paristik Gasteiza zuzenean iristen diren trenak. Ibilbideak eta ordutegiak hemen kontsulta ditzakezu: www.renfe.es.

Autobusez

Gasteizko autobus-geltokia Euskaltzaindiaren plazan dago, eta hurbil ditu loturak tranbiarekin eta hiri barruko autobusekin.

Ikus kokapena mapan.

Eraikinak parkingak dauzka; bata lur azpian, eta beste bat Rafael Alberti kalean, 70 plaza dituena (4 zamalanetarako), eta beste 5 plaza mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta. Sarrera nagusiaren aurrean bizikletak aparkatzeko lekuak daude, baita denbora-tarte labur batez (gehienez 15 minutu) aparkatzeko 6 leku ere, bidaiariak uztera eta hartzera doazenentzat.

Autobus-geltokiari buruzko informazio gehiago (zerbitzuak, garraio-enpresak, ordutegiak, mugikortasun urriko pertsonentzako edo desgaitasuna duten pertsonentzako arreta, eta abar)

Autoz

Vitoria-Gasteiz Arabako Lautadaren erdian dago, Madril eta Irun N-1 errepidearen bidez lotzen dituen bidean. Bilbotik 40 minutura dago; Donostiatik eta Iruñetik ordubetera; Santandertik bi ordu baino gutxiagora, Zaragozatik hiru ordu ingurura eta Madrildik lau bat ordura.

“Lotura interesgarriak” atalean autoa partekatzeko aplikazio batzuk aurkituko dituzu (gidari gisa edo bidaiari gisa parteka dezakezu autoa).

Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean hiriko trafikoari buruzko edo aparkatzeko aukerei buruzko informazioa dago.

Lotura interesgarriak

  • Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean Gasteizko Garraioari eta Mapei buruzko informazioa dago.
  • Lekuen arteko lotura eta ibilbide multimodal guztiak bilatzeko aplikazio baliagarri bat dago, Rome2Rio
  • Hainbat aplikazio daude autoa ibilbide luzeetan partekatzeko, besteak beste: Amovens, BlaBlaCar eta Carpooling.

Mugikortasuna Gasteizen

Arabako hiriburua hiri txiki eta abegitsua da, eta hiri-sare trinkoa du oinezko mugikortasuna eta irisgarritasuna errazteko. Hirigunetik urrutien dauden eremuak kilometro batera daude gutxi gorabehera, industrialde batzuk eta udal-mugarteari erantsitako biztanlegune txiki batzuk izan ezik.

Erdigunean eta Gasteiz hiribidean bertan (hor dago Europa Biltzar Jauregia) gune asko dira erabat edo neurri batean oinezkoentzat; aukera handia dago, beraz, oinez, bizikletaz edo garraio publikoan ibiltzeko.

Europa Biltzar Jauregiaren kokapena estrategikoa da hiriko mugikortasunerako: autobus-geltoki eta tranbia-geltoki ugari daude Jauregitik hurbil. Gainera, eraikinaren aurretik bidegorria igarotzen da (erraza da, beraz, bizikletaz ibiltzea) eta bizikletak aparkatzeko zenbait leku daude.

Hiri barruko autobusa erabiltzea

Hiri barruko autobus-lineak TUVISA udal-enpresak kudeatzen ditu. Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean, hiriko guneak lotzen dituzten lineei eta ibilbideei buruzko informazioa dago.

VGBus aplikazioa ere eskuragarri dago, bertan kontsultatu ahal izateko zein diren geltokirik hurbilenak, zer linea dauden ibilbide bakoitzerako eta zenbat denbora itxaron behar den (denbora errealean).

APPa deskargatu nahi ez baduzu, geltoki bakoitzean dauden QR kodeen bidez kontsulta dezakezu hurrengo iritsierei buruzko informazioa.

Bizikleta edo antzeko ibilgailuak erabiltzea

Europa Biltzar Jauregia hiriko bidegorri-sareen bidez lotuta dago. Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean eskura duzu informazio guztia, hirian zehar bizikletaz zirkulatzeko zer arau dauden jakiteko, bide-segurtasunerako aholkuak jasotzeko edo aparkaleku seguruak non dauden jakiteko (VGbiziz). Ikus informazioa.

Tranbia erabiltzea

Gasteizko tranbia-sareak hainbat geraleku ditu Europa Biltzar Jauregiaren inguruetan. Ordutegiak eta ibilbideak ez ezik, tarifak eta ibilgailu-aldaketak ere kontsulta ditzakezu loturen bidez.

Mugikortasuna Gasteizen
Gema Saputeraren argazkia, Unsplashetik deskargatua.

Ostatu hartzeko aukerak

Biltzarraren antolatzaileak ez dira parte-hartzaileen ostatua kudeatzeaz arduratzen eta ez dute hitzarmenik ostatu-enpresekin.

Gasteizko hirian aukera asko daude ostatu hartzeko; izan ere, kategoria desberdineko hotelak eta pentsioak daude. Kanpin bat ere badago hiriaren kanpoaldean. Landa-ingurunearen zale direnentzat hainbat landetxe daude aukeran Arabako Lautadan eta probintziako beste kuadrilla batzuetan.

Ostatu hartzeko aukera alternatiboak eta kolaboratiboak nahi dituztenek couchsurfing komunitatea dute eskuragarri, adibidez. Ostatua trukatzeko sare bat da, interesa duten pertsonei tokian tokiko biztanleen etxeetan ostatu hartzeko aukera ematen diena, barrutik ezagutu ahal izan dezaten hiria, bertako jendea eta bertako kultura.

Nola konekta zaitezke Europa Biltzar Jauregiko wifira?

Ondorengo loturan, hari gabeko zure gailuak Europa Biltzar Jauregiko wifi-sarera konektatzeko argibideak aurkituko dituzu.

Deskargatu argibideak.

Eman ezazu paseo bat Gasteizen barrena

Gasteiz hiri abegitsua eta bizitzaz betea da. Ondoren, leku interesgarri batzuk proposatuko dizkizugu, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarrean parte hartzeko egingo duzun egonaldia baliatuz bisitatu ahal izan ditzazun.

Alde zaharra edo hirigune historikoa. Arbendol itxura badu ere, hiriaren bihotza da. Hiriaren Erdi Aroko iragana azaltzen duen leku berezi bat. Harresi zaharren barruan zehar paseatzea eta leku historiko interesgarriak ezagutzea gomendatzen dizugu. Gasteizko Gaztetxea ere bisita dezakezu edo poteoan ibil zaitezke kale ospetsuetan zehar: “Kutxi” kalean, adibidez.

Hiriko artearen zale direnentzat, “Horma-irudien ibilbidea” dago Gasteizen, hiriko hainbat lekutatik igarotzen dena. Horma-irudi erraldoi bakoitza –ekimen artistiko eta kolektiboen bidez sortua– hiriaren historiari begiratzeko leiho bat da, hiriaren iraganari eta orainaldiari begiratu bat emateko aukera.

Plan lasaiago bat nahi dutenek hiria inguratzen duen eraztun berdean zehar paseatu dezakete, eta auzo mugakideetan barrena ibili, esate baterako Armentia, Errekaleor, Olarizu, Salburua, Zabalgana eta Zadorra auzoetan.

Salburuan hezeguneetan barrena pasea daiteke; lehengoratutako naturgunea da, balio ekologiko handikoa, eta gainera, interpretazio-zentro bat du: Ataria.

Paseoa ukitu alternatibo eta kulturala emanez bukatu nahi dutenek bertako auzo autokudeatua, Errekaleor Bizirik, bisita dezakete. Auzoaren webgunean, bertako proiektuari eta egiten dituzten kultura-jarduerei buruzko informazioa dago.

Ekitaldiaren bertaratze-ziurtagiria

Ekitaldiaren bertaratze-ziurtagiria behar baduzu, bidali eskabide bat Hegoako Hezkuntza Taldera (educacion@hegoa.info) zure izen osoa adieraziz (izena emateko erabili zenuen bera).

Ziurtagiriak ekitaldia amaitutakoan soilik egingo dira; 2011/11/29tik aurrera.