HIZLARIAK

V. Biltzarraren bidean, gurekin dator

Marta Pascual Rodríguez

Marta Pascual

Marta Pascualek (Madril, 1962) Hezkuntza Zientziak ikasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Urteak daramatza Madrilgo hainbat ikastetxe publikotan Lanbide Heziketako irakasle gisa lan eginten Esku-hartze Soziokomunitarioaren espezialitatean.

Aldi berean, Portoko Herri Eskolan (pentsamendu kritikoaren bidez hezkuntza eta kultura eraldatzeko lan egiten duen kolektiboa) parte hartu zuen.

2002tik aktibista da Ekologistak Martxan erakundean, eta hainbat urtez Hezkuntza Arloaren koordinatzaile gisa aritu zen (egun, arlo horri estuki lotuta jarraitzen du). Esperientzia handia du hezkuntza eta ekofeminismoa lotzen, eta ezagutza horiek hainbat argitalpenetan isladatu ditu. Pascualek Feministas por el Clima elkartean, zein Madrilgo M8-ko Komisioan eta Berrikuntza pedagogikoaren mugimenduan (MRP gaztelaniaz) parte hartzen du.