GENEALOGÍA

Izan zirelako gara; garelako, izango dira.

Atal honetan, biltzarraren aurreko lau edizioak, ikuspegiak eta bilakaera aztertuko ditugu.

Garapenerako Hezkuntzaren I. Biltzarra (1990)

Lehenengo Biltzarra 1990ean egin zen. Duela gutxi izan zen, aintzat hartuta Espainiako Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan hamar urteko ibilbidea baino ez zuen lankidetza-mugimendua zela. Erakunde gutxi batzuk izan ezik (batez ere eliza katolikoari lotutakoak), garai hartan sentsibilizazio-ekintzen ibilbide luzea zutenak, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) gehienak 80ko hamarkadaren amaieran eta 90eko hamarkadaren hasieran sortu ziren.

Gehiago jakin nahi baduzu...

Une hauetan, gehien bat, Garapenerako Hezkuntzaren ikuspegi hori ulertu, zentzua eman eta kokatu nahi da. Ikuspegi hori, gure testuinguruan, Europako beste erakunde batzuek zuten lan-tradizioagatik ezagutzen zen, baina Espainiako Estatuan hasi berri zegoen.

Horregatik, Garapenerako Hezkuntzaren I. Biltzar hau Garapenerako Hezkuntzaren sortze-akta kolektibotzat hartzen da. Halaber, garapenerako lankidetzari lotutako korronte propio gisa eratzen da, aipatu dugun tradizio europar horrekin lotuta. Lehenengo aldiz, espazio berean elkartu ziren garapenerako lankidetzarekin lotutako eragileak, hezitzaileak eta irakasleak. Guztiek esperientzia eta baliabide ugariren berri eman zuten, hedatzeko eta sendotzeko aukerak zituen ikuspegi bati buruz hitz egiten zutenak.

Urte hartan, filosofia aurrerakoiari buruzko hezkuntza-erreforma aldarrikatu zen. Hala ere, alde batera utzi ezin ziren kontraesanak (hala nola diziplina-konpartimentazioa mantentzea edo zeharkakotasun-proposamenean adierazten zuen anbiguotasuna) egon ziren. Praktikatutako Garapenerako Hezkuntza gehien bat hezkuntza formalaren eremura zuzenduta zegoenez, Biltzarrak zati garrantzitsu bat erabili zuen halako erreforma batek zituen aukerak eta ahuleziak identifikatzeko eta Garapenerako Hezkuntza curriculum osorako zeharkako orientazio gisa definitzeko.

Akten liburua Hegoaren Dokumentazio Zentroaren biltegian kontsultatu ahal duzu.
https://biblioteca.hegoa.ehu.eus/registros/3637

Garapenerako Hezkuntzaren II. Biltzarra (1996)

Zeharkakotasunetik hezkuntza globalera

Sei urte pasatu ziren Garapenerako Hezkuntzaren II. Biltzarraren deialdia egin zen arte. Epe horretan, halaber, hezkuntza-erreforma ezarri zen. Berritasun nagusietako bat honako hau izan zen: hezkuntza-curriculumean zeharkako ildo batzuk (hezkidetza, bakerako hezkuntza, ingurumen-hezkuntza eta garapenerako hezkuntza) txertatzeko gomendioaren eraginkortasun txikia.

Gehiago jakin nahi baduzu...

Ezarpen-ereduaren mugak egiaztatu ondoren (halaber, zeharkako ildoak aukeren menua balira bezala aurkezten ziren, ikastetxeek bat aukera zezaten – horregatik, praktikan, gainerakoak alde batera uzten ziren–, eta, ildo horien artean loturarik ez egoteaz gain, teorizazioetatik zehazten zen horietako zeinek zuen zeharkakotasun-gaitasun handiagoa, hau da, zeharkakoen artean zein zen zeharrena), II. Biltzarrean hezkuntza globalaren proposamena hezkuntza-komunitatearekin eta lankidetza-mugimenduarekin eztabaidatu zen, zeharkakotasunaren gaia gainditzen zuen diskurtso gisa eta ildo bakoitzak jardutean jasotzen zituen begiraden konplexutasun horren integratzaile gisa.

Dena den, Biltzar honek beste aurrerapen beste aurrerapen interesgarri bat dakar. Garapenerako Hezkuntzak hezkuntza-eremu bakoitzean (hezkuntza formala, hezkuntza ez-formala eta hezkuntza informala) izan dezakeen eginkizuna aztertzea planteatzen da, eta, horrela, Garapenerako Hezkuntzaren ikuspegitik hezkuntzaren gaia bere osotasunean jorratzeak duen garrantzia (ez eskola-eremura mugatuta, ordura arte bezala) berresteaz gain, esparru horien arteko beharrezko elkargunea baieztatzen da, eta, horrela, biak indartu ahalko dira.

Era berean, lankidetzaren mugimendutik haratago doazen sareak eta aliantzak egiteko beharrak gune garrantzitsua hartzen du, munduko errealitatearen ezagutza kritikoa gizarte osora helarazi nahi bada.

Aktak. Garapenerako Hezkuntzaren II. Biltzarra (1996)
https://biblioteca.hegoa.ehu.eus/registros/3335

Garapenerako Hezkuntzaren III. Biltzarra (2006)

Hezkuntza eraldatzailea globalizazio-erronken aurrean.

Garapenerako Hezkuntzaren III. Biltzarraren deialdia hamar urte geroago egin zen; izan ere, uste zen globalizazio neoliberal gisa ezagutzen duguna finkatzeak erronka garrantzitsuak dakartzala Garapenerako Hezkuntzaren (une honetan Herritartasun Globalerako Hezkuntza izena jaso duena) kontzeptualizaziorako eta praktikarako.

Gehiago jakin nahi baduzu...

2001. urteaz geroztik egin diren Munduko Gizarte Foroak topaketa-eredua dira globalizazioaren aurrerapenaren aurrean borrokak eta erresistentziak partekatzen dituzten hainbat gizarte-eragilerentzat. Bertako eztabaidak eta analisiak erreferentzia gisa hartzen dira Herritartasun Globalerako Hezkuntza horren edukia kontrastatzeko, eguneratzeko eta erradikalizatzeko.

Gizarteari hezkuntzako planteamenduak aurreratzean datza, globalizazioaren ondorioei aurre egiteko. Identifikatutako erronkei erantzun sortzaileak bilatzeko eta eragile anitzen arteko aliantza berriak sustatzeko unea da, eta, horrela, eragin politikorako dugun gaitasuna indartzeko. Uste da sareetan lan egiteak zubiak eraikitzeko aukera emango ligukeela giza garapenaren alde lan egiten dugun esparru eta eragile ugariei, bai eta gure hezkuntza-praktikak beste begirada batzuetatik aztertzekoa ere.

Hala ere, beste ardura batzuk egon ziren Biltzarrean.

  1. Munduko foroetan salatutako hezkuntza-merkantilizazioko prozesuak. Prozesu horiek adierazten zuten perbertsioa zela hezkuntza merkantzia gisa ulertzea eta hezkuntza-sistemak estratifikatzeko eta gizartea banatzeko modu berriak legitimatzeko bitarteko gisa erabiltzea.
  2. Komunikazioari eta kulturari buruzko eztabaida. Globalizazioak errealitatea interpretatzeko eta hari erantzuteko/egokitzeko kode sinbolikoak banatzeko erabiltzen duen inposizio kulturalaren egiaztapenaren aurrean (komunikabideak bezalako aliatu boteretsuen eta industria handien bidez), ulertzen da hezkuntzak dimentsio estrategikoa hartzen duela pentsamendu bakarreko sistema horren sozializazio kritiko alternatiboa hedatzeko, ezagutza-, eraldaketa- eta emantzipazio-esperientzien esparruak sortzeko ekintza gisa.
  3. Garapenerako Hezkuntza lankidetzarekiko subsidiarioa izatearen ideiarekin haustea. Garapenerako Hezkuntza pertsonak eta mugimendu antolatuak sozializazio kritikoa sustatzeko eta herritar global ahaldundu eta mobilizatu gisa eratu ahal izateko esparru gisa planteatzekotan, garapenerako lankidetzaren mugetatik harago hedatu beharko litzateke. Garapenerako Hezkuntzaren eremua erresistentzia-eremu gisa indartzeko estrategia nagusia da, eta lankidetzak tradizionalki kokatu duen ikuspegi estu eta marjinaletik irteteko.
  4. Unibertsitatea agertzen da Garapenerako Hezkuntzarako funtsezko eragile gisa. Ezagutza akademiko eurozentrikoaren eta androzentrikoaren eraginkortasunik eza salatzen da; izan ere, ezagutza hori neutraltasunaren eta egiaren erreferenteetatik zientziaren, arrazionaltasunaren, aurrerapenaren eta teknologiaren arteko loturak ulertzeko moduak mugatzen du. Kritika horretatik abiatuta, oposizio aktiboa planteatu nahi da ezagutzaren deskonexioaren eta testuingurutik ateratze horren aurrean; izan ere, horrela, izaera emanzipatzaileko gizarte proiektuak eratzen dituen ezagutza/botere gisa duen ahalmena islatzen du.

Aktak. Garapenerako Hezkuntzaren III. Biltzarra (2006)
https://biblioteca.hegoa.ehu.eus/registros/16449

Gapenerako Hezkuntzako IV. Biltzarra (2014)

Hezkuntza aldatzea mundua aldatzeko. Hezkuntza-ekintza emanzipatzaile baten alde!

Garapenerako Hezkuntzari buruzko IV. Biltzarraren deialdia egin da garai hauetan aurre egiten ari garen krisia erakusten saiatzen diren ikuspegi partzialek agerian utziko luketena baino sakonagoa dela ikusten den unean (funtsean, izaera globaleko krisi ekonomiko gisa, baina egoeraren araberakoa soilik).

Gehiago jakin nahi baduzu...

Diskurtso eta planteamendu kritikoenek, hala ere, gizarte-krisia aipatzen dute krisi konplexu baten dimentsio-aniztasuna aipatzeko, non proiektu globalizatzailea eraiki eta bizkortu duen eredu kapitalistaren, estraktibistaren, patriarkalaren eta kolonialaren ondorioak ikusten diren.

Biltzar hau egin aurreko urteetan, eta egonezin eta haserre orokorren adibide gisa, hainbat protesta masibotan parte hartu genuen leku berezi eta urrunetako kaleetan, hala nola Tunisian, Libian, Egipton, Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Frantzian edo Espainiako Estatuan. Herritarren mobilizazioen eklosioa, eskubideen galerari, desberdintasunaren eta bazterketaren hazkundeari eta publikoa denaren ahultzeari aurre egiteko. Horren bidez, demokrazia erradikalaren adierazpide diren eta justizia sozialaren, inklusioaren eta ekitatearen printzipioak oinarri dituzten beste eredu batzuk eskatzen dira.

Hortik, honako hauek dira Biltzarrean ezarritako lan-oinarriak: i) subjektu politikoaren ideiari prozesuari buruzko gogoeta eta hura eraikitzeko prozesua borroka-, erresistentzia- eta eraldaketa-dinamiketan; ii) komunikazio eraldatzailea sustatzearen irismena, esanahia eta urgentzia, pentsamendu kritikoa sortzeko eta prozesu emantzipatzaileak bultzatzeko baliagarriak diren jakintzak sortzen dituzten elkarrizketak sustatzeko; iii) pertsonentzako eta komunitateentzako ahalduntze askatzailea garatuko duten hezkuntza-prozesuak planteatzeko aztertu diren botere-harremanei buruzko eztabaida; iv) emantzipatzeko aukera eragingo duten eta arlo pertsonalean, kolektiboan, sozialean, kognitiboan, emozionalean eta gorputzekoan arreta jarri beharko duten hezkuntza-prozesuen azterketa.

Feminismoak, intersekzionalitatea, kulturartekotasun kritikoa eta bizitzaren iraunkortasuna izan ziren Biltzar honetako gune guztietako eztabaidei heltzeko ardatzak, eta horrek trantsizio emantzipatzailerako hezkuntza delakoaren hasiera markatu zuen.

Amaierako oharra

Genealogia hori Educación emancipadora. Retos en el marco de la globalización neoliberal hitzaldiaren bidez (Gema Celoriok egindakoa), Perspektiba Latinoamerikarreko Garapenerako Hezkuntzaren II. Nazioarteko Biltzarrean egin zen Educaciones desestabilizantes: territorios y cultura hitzaldiaren esparruan. Hausnarketen atalean kontsultatu ahal duzu.