HEGOAKO HEZKUNTZA TALDEA

V. Biltzarraren bidean, gurekin dator

Iris Murillo Hidalgo

Iris Murillo

Duela gutxi sartu zen Hegoako Hezkuntza Taldeko partaidea izatera. Hilabete hauetan, Batzorde-Antolatzailearekin batera, interes eta gaurkotasun handieneko ikuspegiak pentsatu, eztabaidatu eta proposatu ditu, V. Biltzarra gizarte-eraldaketarako hezkuntza-mugimenduaren eguneratze eta gogoeta kritikorako gunea izan dadin.

Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritzan lizentziatua (2012) da eta Lankidetza, Kudeaketa Publikoa eta GGKEen Masterra du (2016). Gizarte-eraldaketarako komunikazioaren arloan eta lankidetzan egin du lan. Azken honetan, aniztasun funtzionalaren eremuko erakundeei lotutako lankidetzan aritu da batez ere.