Marisa Pérez Colina

Dinamizatzailea

Politologo gisa prestatu nintzen akademikoki, baina nire benetako eskola (politikoa, afektiboa eta bizitzazkoa) militantzia izan da beti (eta izaten jarraitzen du).

José Antonio Antón Valero

Herriarte Elkarte Internazionalistaren jatorriaren parte izan da 1988tik, Hezkuntza emantzipatzailearen arloa koordinatuz eta GGKEen Valentziako Koordinakundearen Hezkuntza Mahaia koordinatuz.

Beatriz Plaza Escrivà

Dinamizatzailea

Ikertzaile soziala, feminista eta internazionalista. Aktibista sutsua da konbikzioz. Valentzia hegoaldekoa da, baina Bilbon bizi da.

Maria Viadero Acha

Dinamizatzailea

Maria Viadero Acha gizarte-langilea, soziologoa eta ikertzaile feminista da. Duela 15 urte baino gehiagotik da Mugarik Gabe erakundeko feminismoen arloko arduraduna, bai eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza-taldekoa ere.

Lidia Ruiz Gómez

Dinamizatzailea

Lidia Ruiz Gómez kazetaria da, Garapenerako Lankidetzan espezializatua. Hezkuntza eta Feminismoko teknikaria Mugarik Gabe erakundean. Duela 20 urtetik hainbat GGKEetako hezkuntza-prozesuetan aritu da lanean, 4 urteko aldi batean izan ezik, Chiapasen egon baitzen zapatisten laguntza-baseetan.

Rosario González Arias

Oviedoko Unibertsitateko soziologia saileko irakaslea da; bertan doktoratu zen Generoa eta Aniztasuna programan. Mexikon hasi zen irakaskuntza- eta ikerketa-lanetan, eta hamar urtez aritu zen han lanean.

Estrella Ramil Paz

Dinamizatzailea

Ekintzaile feminista. Filologia Semitikoan lizentziatua, espezialitate arabiar-islamikoan. Masterra du Genero eta Garapenean.

Margaret Bullen

Dinamizatzailea

Margaret Bullen antropologo feminista da, 1991tik Euskal Herrian bizi da, eta 2005az geroztik EHUn egiten du lan.

Laura Nuño de la Rosa

Dinamizatzailea

Laura Nuño de la Rosa zientziaren filosofoa da. Bere lanean biologia ebolutiboaren historia eta filosofia ikerketa biologikoaren hainbat arlotan diharduten zientziaren eta gizartearen arteko harremanen esplorazioarekin konbinatzen ditu,

Begoña Zabala González

Dinamizatzailea

Begoña Zabala González (Santiago, 1950). Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (1972) eta abokatu laboralista gisa lan egin zuen diktaduran eta Espainiako trantsizioaren hasieran.