María Paula Meneses

Mozambiken jaioa, bigarren hezkuntza Maputon osatu zuen. San Petersburgoko Unibertsitatean (Errusia) historia-masterra egin zuen eta antropologian doktoretza Rutgerseko Unibertsitatean (AEB).

Lia Pinheiro Barbosa

Latinoamerikako ikasketetan doktoretza lortu zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Soziologoa eta Soziologiako irakaslea da. Crateúseko Hezkuntza Fakultatean, Soziologia Graduan eta Hezkuntza eta Irakaskuntzako Master Akademikoan irakasten du Universidad Federal do Ceará (Brasil) unibertsitatean.

Rosalba Icaza Garza

Rosalba Icaza doktore feminista dekoloniala da. Politika Globalean, Generoan eta Aniztasunean irakasle elkartua da Rotterdamgo Erasmus Unibertsitateko Gizarte Ikasketen Institutuan.

Marta Pascual

Marta Pascualek (Madril, 1962) Hezkuntza Zientziak ikasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Urteak daramatza Madrilgo hainbat ikastetxe publikotan Lanbide Heziketako irakasle gisa lan eginten Esku-hartze Soziokomunitarioaren espezialitatean.