Hariak aldizkariaHariak aldizkaria. Hezkuntza emantzipatzailea birsortzen

Monografikoa: subjektu politikoaren eraikuntza

Subjektu politikoaren eraikuntzari buruzko lehen ale honekin proiektu berri bat estreinatu genuen Hegoan. Pentsamendua zabaltzeko eta hezkuntza kritikoaren teoria eta praktikarako esparruak sortzeko gunea izan nahi duen aldizkaria, hain zuzen. Hezkuntza-taldetik abiatzen den ekimena bada ere, globalizazio nagusiari aurre egiteko gaitasuna duen aldaketa kulturala sortzeko ideia horren inguruan lanean aritu diren – eta oraindik ere horretan dauden – pertsona guztien nahiak eta ilusioak pilatzen ditu.

Egungoa bezalako krisi anitzen testuinguruan, ezinbestekotzat jotzen dugu hariak imajinatzea eta ehuntzea (“hariak” euskaraz) – proposamen eta aliantza gisa –, hezkuntza-praktikatik eredu kapitalista eta heteropatriarkala desafiatzen lagun dezaketenak. Hariak oso ezberdinak dira, kolore anitzekoak, lodiak edo finak, motzak eta luzeagoak, baina guztiak beharrezkoak ehungintzan. Dena den, kontu handiz ibili behar dugu, prozesuan ager daitezkeen korapiloek aukera askatzaileak garatzeko borondatea eten ez dezaten.

Lau monografikok osatzen dute bilduma, formatu elebidunean – gaztelaniaz eta euskaraz –, eta 2014an Gasteizen egindako Garapenerako Hezkuntzaren IV. Kongresuaren ildoei buruzko eztabaidari jarraipena emateaz arduratuko dira: 1. Subjektu politikoaren eraikuntza; 2. Eraldaketarako komunikazioa; 3. Botere harremanak; eta 4. Hezkuntza-prozesuak aztertzea.