Parte-hartzea.

Bide hauek dituzu biltzarrean parte hartzeko:

Web hau hainbat ataletan egituratu dugu, eta orain dinamizatu nahi ditugu.

  • Bloga.Biltzarrari buruzko informazio berria zintzilikatuko dugu hemen. Facebook eta Twitter-en ere jarriko dugu.
  • Iragarkiak. Biltzarrerako ostatua edo bidaia eskaintzen edo bilatzen baduzu, hemen jar dezakezu iragarkia..
  • Harremanetan Jartzeko. Informazioa eskatzeko edo proposamenen bat egiteko.
  • Sare sozialak: Facebook eta Twiter, Biltzarrari buruzko albisteak bidaliko ditugu..
Antolatzaileek posta elektronikoz eta bide informalak erabiliz banatu zuten. Mota askotako taldeei helarazten saiatu ziren, eta dokumentuaren edukiari buruzko iritzia emateko eta ekarpenak egiteko eskatu zuten.

  • Aurreteazko dokumentua
  • Jasotako ekarpen guztiak sistematizatu ditugu. Ez dugu dokumentu bakar bat prestatu, horretarako eztabaida sakonagoa egin behar zelako, alderdi batzuetan, behintzat, bat etorri ahal izateko.
Garapenerako Hezkuntzari buruzko III. Biltzarraren ondorioz, 2006. urtean, hiru biltzarra egin dira estatuan, GHko praktikei buruz hausnarketa egiteko. Azken edizioa, 2013ko abenduan, Entrepobles – Bartzelonak antolatu du, estatuko beste erakunde batzuekin eta Biltzarraren antolatzaileekin batera. Hemen duzu eskuragarri gertakari horri buruzko informazioa.

Bilera horren ondorioz, bideo hau sortu da. Bertan, parte-hartzaile askoren ustez GHri buruzko IV. Biltzarrean landu beharreko galderak jaso ditugu. Video hau Colectivo de Periodistas Contrast-ek egin du.

Txosten idatziak aurkezteko aukera eskaintzen dugu, Espainiako estatuan eta bertatik kanpo egiten ari diren Garapenerako Hezkuntzako prestakuntza-jarduerak, ikerketak eta bestelako lan-modalitateak ezagutzera emateko. Ildo horretan, 2014ko otsailaren 28a iritsi aurretik aurkeztu behar da laburpena, eta, onetsiz gero, apirilaren 30a heldu aurretik aurkeztu behar da azken idazkia. Hemen dituzu eskuragarri aurkezpena egiteko irizpideak eta inprimakia.

Txostenak onartzen dituela adierazi ondoren, Biltzarrean izena eman, eta kuota (60 €) ordaindu beharko da, astebeteko epean (maiatzaren 1etik 7ra). Batzorde Antolatzaileak onartzen dituen txostenak ISBNrekin eta PDF formatuan emango dira argitara. Argitalpena Biltzarraren web orrialdean eta gure Liburutegi Digitalean egongo da eskuragarri: http://biblioteca.hegoa.ehu.es/

Hala nahi duten lagunek edo taldeek tailerrerako proposamenak egin ditzakete, horien bidez Biltzarrean proposatutako gai-lerroei ekarpena egiteko eta gauzatu daitekeen lana ikusgai jartzeko. Apirilaren 30a iritsi aurretik aurkeztu beharko dituzte proposamenak. Hemen dituzu eskuragarri aurkezpena egiteko irizpideak eta inprimakia.

Antolakuntzak aurkeztutako autokudeatutako tailerrak onartzen dituela adierazi ondoren, Biltzarrean izena eman beharko da astebeteko epean (maiatzaren 1etik 7ra). Izena ematea dohainik izango da tailerra aurkeztuko duten bi pertzonarentzat. Antolakuntzak Biltzarraren programan jasoko ditu autokudeatutako tailerrak, eta gune bat eratuko du tailer horiek antolatzeko.

Proiektuen Laborategiak espazio egoki bat eskaini nahi du, pertsonek edo taldeek beren ideiak, ekimenak edo proiektuak aurkez ditzaten, eta beste elkarte batzuek beren proposamenarekin bat egin dezaten. Apirilaren 30a iritsi aurretik aurkeztu beharko dituzte proposamenak. Hemen dituzu eskuragarri aurkezpena egiteko irizpideak eta inprimakia.

Antolakuntzak aurkeztutako ekimenak onartzen dituela adierazi ondoren, Biltzarrean izena eman, eta kuota (60 €) ordaindu beharko da, astebeteko epean (maiatzaren 1etik 7ra). Antolakuntzak Biltzarraren programan jasoko ditu Proiektuen Laborategiak, eta gune bat eratuko du tailer horiek antolatzeko.

Biltzarrean izen emateko epea, maiatzaren 14tik aurrera zabalik hemen: www.congresoed.org/inscripciones

Inskribatzen diren lagunenek karpeta bat jasoko dute, eta, barruan, lan-taldeetan parte hartzeko behar den material guztia izango dute. Inskripzioaren barruan, ostiraleko (10) eta larunbateko (11) otorduak izango dituzte, eta atsedenaldietan eskaintzen diren gosegarriak ere bai.

logos_01
logos_01 logos_02 logos_03 logos_03
logos_01
Entrepobles VSF JUSTICIA ALIMENTARIA GLOBAL INTERED CALA COORDINADORA de ONGD EUSKADI Iniciativas de Desarrollo y Cooperación Setem Desazkundea CEAR Mugarik Gabe Ingenieria sin fronteras Ingenieria sin fronteras
Back to Top