Hariak. Recreando la educación emancipadora

Proiektu berri bati ekingo diogu Hegoan, subjektu politikoaren eraikuntzari buruzko lehenengo ale honekin. Hain zuzen ere, pentsamendua zabaltzeko eta hezkuntza kritikoaren teoria eta praktikarako esparruak sortzeko helburua duen aldizkaria jarri dugu abian. Hezkuntza taldeak abiatutako ekimena izan bada ere, globalizazio menderatzaileari aurre egiteko aldaketa kulturala sortu behar dela oinarri hartzen duen ideiaren inguruan lan egiten duten –eta lan egiten jarraitzen duten– pertsona guztien nahiak eta ilusioak biltzen ditu.

Era askotako krisien testuinguru honetan, ezinbestekoa iruditzen zaigu eredu kapitalista eta heteropatriarkalari hezkuntzaren bitartez aurre egiten lagundu dezaketen “hariak” –proposamen eta itun moduan– irudikatzea eta ehuntzea. Hariak askotarikoak izaten dira, kolore askotakoak, lodiak batzuk eta finak besteak, laburrak eta luzeak, baina denak dira beharrezkoak ehuntzearen artean. Hala ere, oso kontuz jardun behar dugu, prozesuan sor litezkeen korapiloek ez dezaten alternatiba askatzaileak garatzeko borondatea geldiarazi.

Lau monografikorekin ekingo diogu bildumari; formatu elebiduna –euskaraz eta gaztelaniaz– edukiko dute, eta 2014an Gasteizen izandako Garapenerako Hezkuntzaren IV. Kongresuaren ildoei buruzko eztabaidari emango diote jarraipena: 1. Subjektu politikoaren eraikuntza; 2. Eraldaketarako Komunikazioa; 3. Botere harremanak; eta 4. Hezkuntza-prozesuen azterketa.

Hariak aldizkaria